ALL ROAD / GRAVEL

Mendiko bizikletako beteranoek “gravel zale” bat dute barruan, mendiko bizikletaren hastapenekin identifikatuz. Gure jatorrira itzultzea bezala sentitzen dugu. Esan gabe doa altzairua dela lur-orotarako/gravel bizikletentzako aukerarik onena, bere absortzio-ezaugarriak direla eta.

Gure punta irristagarriek bi posizio ahalbidetzen dituzte:

All road/Endurance/Gravel race

    • 48 mm-ko gurpilentzako tartea.

Gravel

    • 48 mm-ko gurpilentzako tartea.
    • Ardatzen arteko luzera +16 mm handitzea.
    • -1 graduko angelua direkzioan eta zelaren tutuan.
    • 5 mm beheragoko pedalierra, gurpilaren diametroaren handitzea konpentsatzeko.

SOFTAIL

Bibrazioak eta inpaktu txikiak hobeto absorbatu nahi dituzunerako. Altzairuaren flexio-ezaugarriak bere fatiga minimoarekin aprobetxatuz, biraketa-puntu bikoitza, diseinu kurbatua eta triangelu nagusiko elastomeroak 10 eta 15mm arteko ibilbidea eskaintzen dute. Geometria lasaiagoarekin batera, lurzoru teknikoenetarako aukerarik onena da.