KOADROAK
Geometria pertsonalizatuko mendiko eta gravel bizikletak eskaintzen ditugu. Merkatuko azken joeretan oinarrituako geometriak hauta ditzakezu. Gure patila mugikorren sistemari esker, zure gravel bizikleta errepidekora alda dezakezu, eta 29″ mendi bizikleta, mullet batera.
Columbus eta Reynolds bezalako kalitate handiko hodiak besterik ez ditugu erabiltzen.
Hodien eta osagaien sinpletasuna eta estandarizazioa ezinbestekoak ziren hasiberri gisa, baina gu biok bakarrik izanik, benetan indargunetzat hartzen dugu, gure bizikleten bihotza xehetasunez ezagutzen baitugu.
Botila, erreminta eta racketarako finkatze-euskarri pertsonalizatuak.
PIBOTE ALTUDUN ESEKIDURA BIKOITZA
Gehienentzat harrigarria bada ere, hau da egin genuen lehen koadroa. Enduro deitzen den diziplina da gehien gozatzen eta praktikatzen duguna; beraz, horixe izan zen gure lehen helburua.
Atzeko baskulagarri sinplearen diseinua, bieleta eta pibote ugari ezabatzean oinarritua.
Diseinu modernoa nahi genuen, muturrekoa, inor epel utziko ez zuena. PIBOTE ALTUAREN diseinua izan zen erantzuna, eta ez zuen hutsik egin.
MTB HARDTAIL
Demagun ez dugula atzeko esekidurarik behar egoera gehienetan, eta behar dugun guztia hardtail bat dela, batez ere altzairuzko koadro bat baldin bada.
Gure gama osoan bezala, geometria pertsonalizatu dezakezu, baina gure geometria modernoari (luzea, baxua, elastikoa) eutsiz, atzeko aldean erosotasun handiagoa izateko 29″-koarekin konbinatuta, edozertarako makina bihurtzen da. Eta funtzionatzen du! Hor nabarmentzen da altzairua, errodatze leuna eta “elastikoa” eskaintzen baitu.
ALL ROAD / GRAVEL
Mendiko bizikletako beteranoek “gravel zale” bat dute barruan, mendiko bizikletaren hastapenekin identifikatuz. Gure jatorrira itzultzea bezala sentitzen dugu. Esan gabe doa altzairua dela lur-orotarako/gravel bizikletentzako aukerarik onena, bere absortzio-ezaugarriak direla eta.