NOR GARA
Eskola zaharreko mendiko bizikleta gogoko dugun bi anaia gara. Ingeniari mekaniko eta kudeatzaile gisa generaman bizitza aldatzea erabaki genuen BUILDER bihurtzeko.
Andoitz, 1994an Swhinm Paramount serie 70 altzairuzko bizikleta batekin
Ibai, 5. postua 1994ko Espainiako Jeitsiera Txapelketan, Manitou Answer 1992 batekin
Mendiko bizikletan aitzindarietako batzu izan ginen gure herrian 80ko hamarkadaren amaieran, eta laster hasi ginen modalitate desberdinetan lehiatzen.
Bizikletaz inguratuta hazi ginen, baita gure aitaren tailerreko fresadora eta tornuez, eta gure aitonaren (Ignacio Zearreta) eskuz egindako itsasontzi-maketen tailerrean ere.
Bizikleta-koadroak egiteko inspirazioa 1980ko eta 90eko hamarkadetako hamabost mendiko bizikleta baino gehiagoren ondorioa izan zen, 10 urtetan zehar zaharberrituak. Erabiltzen genituen bizikleta xumeetatik hasi eta gure ametsetako bizikletetaraino.
Garai hartako bizikletek arima zuten. Nortasun argia. Horren falta sumatzen dugu bizikleta moderno gehienetan.
Bilduman falta zen pieza fillet brazing bidez soldatutako altzairuzko koadro bat zen. Beraz, bat diseinatu eta egitea erabaki genuen. Baina… Zergatik ez bizikleta moderno bat? Urte oso bateko dedikazioaren emaitza esekidura bikoitzeko bizikletaren lehen prototipoa eta enduro hardtail bizikletaren izan ziren. Hain ondo funtzionatu eta eutsi zieten ezen gure karbonozko bizikleta modernoak albo batera utzi, eta gure altzairuzko bizikletekin bakarrik ibiltzen eta lehiatzen hasi ginen.